2022-01-23

SARE SOZIALAK PROIEKTUKO NAHIAK ETA PROPOSAMENAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK

2022ko Urtarrilaren 13an, osteguna, 5. eta 6.mailako ikasleok, nahiak eta proposamenak sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideei buruz hitz egiteko elkartu ginen Meet bidez. Hau da, proiektu berria proposatu eta adostu ondoren egiten dugun lana burutzeko.

Lehenengo, 6. Mailakoek nahiak eta proposamenak sailkatzeko irizpideak eskaini zizkiguten:

1-Nahiak eta proposamenak irakurri ulertu arte.

2-Nola sailkatuko dituzun pentsatu (zenbakiekin, koloreekin…)

3-Proposamen bakoitzeko hitz klabeak kontutan izanda multzoak egin.

4-Multzoak izendatu.

5-Berrikusi (ideia guztiak agertzen direla konprobatu).

6-Ortografia eta aurkezpena zaindu.

Gero, eskema bat egiteko gomendioak eman zizkiguten: eskema garbian egin baino lehen zirriborro bat egin, multzo bakoitzetik azpimultzoak atera…

Azkenik, sare sozialei buruz galdera batzuk egin genizkien. 6. mailako ikasleek Miguel izeneko aditua gelara  sare sozialei buruz hitz egitera gonbidatu zuten. 6. Mailakoek sare sozialei buruz ikasteko oso gauza dibertigarriak eta interesgarriak daudela esan ziguten.

Gure ustez saio polita eta interesgarria lortu genuen, benetan aberatsa.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario