2020-02-19

AROTZ-ENEA




Otsailaren 12an Arotz-eneara joan ginen 3.mailako ikasle eta irakasleak. 
Bertan, oso ondo pasatu dugu eta mendi ibilaldiak, basoa, inguruko herriak eta hango istorioak ezagutzeko aukera izan dugu.
Denbora librean ere asko jolastu dugu eta elkarren arteko harremanak sendotu ditugu.
Eguraldia  oso ondo portatu da eta hiru egun zoragarri pasa ditugu.








EMAKUME ZIENTZIALARIAK


EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN  NAZIOARTEKO EGUNA



Atzo, otsailak 11, asteartea, 3.mailako neska-mutilak emakumeak eta zientziaren inguruan hainbat ekintza burutu dituzte. Historian zehar emakume zientzialarien informazioa, binaka, aztertu eta partekatu dute. Arratsaldean, bi esperimentu martxan ipini genituen eta gustura aritu ziren.