Korrika 22 Eibartik pasatu dela aprobetxatuz gure bizitzan lehen aldiz Korrikan parte hartzeko aukera izan dugu. Aurreko egunean Itzion Korrika Txikia ospatu genuen entrenamendu bezala. Baina benetako Korrikan parte hartzea esperientzia zoragarria izan da!! Gora Korrika!!
Gelan guretzat euskara zer den idatzi dugu. Hemen dituzue adibide batzuk.
1. hiruhileko proiektua KUTSADURA izan dela aprobetxatuz, gorputz hezkuntzan kutsadurarekin lotutako hainbat jolas eta erronka landu ondoren, proiektuari amaiera emateko ikasle bakoitzak materiala birziklatuz edo berrerabiliz jostailu bat egin behar izan du; ondoren, denon artean jolasak egiteko eta jolasteko. Ondorengo bideoan ikusi dezakezue emaitza.
2022ko
Urtarrilaren 13an, osteguna, 5. eta 6.mailako ikasleok, nahiak eta proposamenak
sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideei buruz hitz egiteko elkartu ginen Meet
bidez. Hau da, proiektu berria proposatu eta adostu ondoren egiten dugun lana
burutzeko.
Lehenengo, 6. Mailakoek
nahiak eta proposamenak sailkatzeko irizpideak eskaini zizkiguten:
1-Nahiak eta
proposamenak irakurri ulertu arte.
2-Nola sailkatuko
dituzun pentsatu (zenbakiekin, koloreekin…)
3-Proposamen
bakoitzeko hitz klabeak kontutan izanda multzoak egin.
4-Multzoak
izendatu.
5-Berrikusi
(ideia guztiak agertzen direla konprobatu).
6-Ortografia eta
aurkezpena zaindu.
Gero, eskema bat
egiteko gomendioak eman zizkiguten: eskema garbian egin baino lehen zirriborro
bat egin, multzo bakoitzetik azpimultzoak atera…
Azkenik, sare
sozialei buruz galdera batzuk egin genizkien. 6. mailako ikasleek Miguel
izeneko aditua gelarasare sozialei
buruz hitz egitera gonbidatu zuten. 6. Mailakoek sare sozialei buruz ikasteko
oso gauza dibertigarriak eta interesgarriak daudela esan ziguten.
Gure ustez saio
polita eta interesgarria lortu genuen, benetan aberatsa.
2. hiruhileko lehen egunean euskara sentzibilizazio kanpaina bezala Txotxongilo Tailerra antolatu dugu. Ikasle bakoitzak bere txotxongiloa sortu du eta ondoren antzerkitxo bat prestatu dugu. Ondorengo bideoan ikusi dezakezue emaitza. Espero dugu zuen gustokoa izatea.