Kaixo guztioi
Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/
) sortu dugu eta bertan asteko egun bakoitzerako hainbat proposamen eta
ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko. Dantzak, materiala
berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz adierazpena,
malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik
aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun
edo gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena
egitea, baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan
beroketa proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta
amaieran lasaitzeko hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete,
egiten duzuenaren bideoak, argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako
blogean zintzilikatu ditzaket (bideo-montaiak eginez, adibidez), edo
besterik gabe email bidez zuek egiten zoazten jardueren berri jakitea
gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu zaizuen, zailtasunik izan
duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste jardueraren bat proposatu
nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) garikoitz.lopez@sanandreshlhi.eus
helbidera idatzi.
Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik…
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
Gari
No hay comentarios:
Publicar un comentario