2022-04-07

KORRIKA 22

Korrika 22 Eibartik pasatu dela aprobetxatuz gure bizitzan lehen aldiz Korrikan parte hartzeko aukera izan dugu. Aurreko egunean Itzion Korrika Txikia ospatu genuen entrenamendu bezala. Baina benetako Korrikan parte hartzea esperientzia zoragarria izan da!! Gora Korrika!!

  

Gelan guretzat euskara zer den idatzi dugu. Hemen dituzue adibide batzuk.







2022-01-23

MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN JOSTAILUAK EGITEN

 1. hiruhileko proiektua KUTSADURA izan dela aprobetxatuz, gorputz hezkuntzan kutsadurarekin lotutako hainbat jolas eta erronka landu ondoren, proiektuari amaiera emateko ikasle bakoitzak materiala birziklatuz edo berrerabiliz jostailu bat egin behar izan du; ondoren, denon artean jolasak egiteko eta jolasteko. Ondorengo bideoan ikusi dezakezue emaitza. 



SARE SOZIALAK PROIEKTUKO NAHIAK ETA PROPOSAMENAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK

2022ko Urtarrilaren 13an, osteguna, 5. eta 6.mailako ikasleok, nahiak eta proposamenak sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideei buruz hitz egiteko elkartu ginen Meet bidez. Hau da, proiektu berria proposatu eta adostu ondoren egiten dugun lana burutzeko.

Lehenengo, 6. Mailakoek nahiak eta proposamenak sailkatzeko irizpideak eskaini zizkiguten:

1-Nahiak eta proposamenak irakurri ulertu arte.

2-Nola sailkatuko dituzun pentsatu (zenbakiekin, koloreekin…)

3-Proposamen bakoitzeko hitz klabeak kontutan izanda multzoak egin.

4-Multzoak izendatu.

5-Berrikusi (ideia guztiak agertzen direla konprobatu).

6-Ortografia eta aurkezpena zaindu.

Gero, eskema bat egiteko gomendioak eman zizkiguten: eskema garbian egin baino lehen zirriborro bat egin, multzo bakoitzetik azpimultzoak atera…

Azkenik, sare sozialei buruz galdera batzuk egin genizkien. 6. mailako ikasleek Miguel izeneko aditua gelara  sare sozialei buruz hitz egitera gonbidatu zuten. 6. Mailakoek sare sozialei buruz ikasteko oso gauza dibertigarriak eta interesgarriak daudela esan ziguten.

Gure ustez saio polita eta interesgarria lortu genuen, benetan aberatsa.


 

2022-01-10

TXOTXONGILO TAILERRA

2. hiruhileko lehen egunean euskara sentzibilizazio kanpaina bezala Txotxongilo Tailerra antolatu dugu. Ikasle bakoitzak bere txotxongiloa sortu du eta ondoren antzerkitxo bat prestatu dugu. Ondorengo bideoan ikusi dezakezue emaitza. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

2021-11-24

KUTSADURA PROIEKTUA: TRIPTIKOA

5.mailako ikasleak gara eta kutsadura proiektua lantzen ari gara. Proiektua hasi ginenean Igor Deba Barrena mankomunitateko teknikaria etorri zen, zein garrantsitzua den birziklatzea azaltzera. Proiektu honekin konturatu gara zein garrantsitzua den birziklatzea sortzen dugun zaborra murrizteko. Horregatik triptiko bat egin dugu, jendea konturatzeko zein garrantsitzua den birziklatzea eta zaborra murriztea. Zaborra murriztea eta birziklatzea oso garrantsitzua da mundua hobeto egoteko eta guri ez eragiteko. 

Ba ahal dakizue Eibarren 10 tona zabor jaso zirela ?



   BIRZIKLATZEA 

GURE ESKU DAGO !!!

 


2021-06-23

4B GELAKO EKOSISTEMA DESBERDINEN MAKETAK

                                                      4B GELAKO MAKETAK